XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatistikaren produkzio-prozedura

Egia da erabilitako iturrien desberdintasunak are konplexuagoa egiten duela datuak produzitzeko lana; egia ere da informazioa aztertzeko eta erkatzeko tresnak ematen dituela, eta gutxitan lortzen dira horrelako tresnak.

Datuak homogeneizatzeko, arazteko eta balioztatzeko metodologiaren barneko zertzeladetan sartu gabe neurri handi batean, biztanle-zentsu bati edo erroldaren berritzeei aplikatzen zaiena bera baita onartu dugun aukera zehatza bakarrik aipatuko dugu, barne-migrazioen kasuan iturri bat baino gehiago baitago.

Izan ere, bi neurketa beregain dauzkagu: lehenengoa jatorrizko udalean egindako irteera, eta bigarrena, helburuko udalean egindako sarrera, biak EAEren barnean.

Bi iturriak sarrerak eta irteerak tabulatzea erabaki dugu, eta honela jokatu dugu:

- Sexuaren araberako barne-migrazioaren guztizkoa bi iturrietatik eratorritako balioen batez bestekoaren berdina da.

- Helburuko aldagaien guztizkoak sarreretatik hartzen dira, eta irteeren jatorrizkoaren guztizkoak, berriz, aipatutako informazioarekiko hurbiltasuneko irizpidearen arabera.

- Baldintzazko maiztasunak ere, hau da, tauletako laukitxoetariko bakoitzaren pisua, bi iturrien batez bestekoa atereaz lortzen da.

Barne-migrazioaren jatorrizko eta helburuko informazioa konbinatzen duten tauletan, irizpide berari jarraitu zaio, errenkadetako eta zutabeetako maiztasun marjinalaren kasuan, eta prozesu iteratibo eta konbergente bat zehaztu da, taulako laukitxo bakoitzarentzat balio bakarra lortzera bideratua.

Inmigrazioa eta emigrazioa, berriz, erroldetako sarrerak eta irteerak zuzenean tabulatuz lortu dira, eta, batez ere, udaletako bertako fitxategiak hobetsi dira, hurbiltasuneko irizpidea aplikatuz, zeren interes nagusia jatorria aldagaian baitagoe, emigrazioan, eta helburua aldagaian, inmigrazioan.

1997ko migrazio-mugimenduen estatistikak, aurreko urteetako estatistiken aldean, alde handiak ditu, errolda-kudeaketa arautzen duten arauetan izandako aldaketa batzuek eraginda.

1996ko maiatzeko azken errolda-berriztapena arte, norbaitek bere egoitza-udalerria aldatzen zuenean, jatorrizko udalerrian erroldatik kentzea eskatu behar zuen, helburuko udalerrian erroldan sartzea eskatzeko; araubide berriarekin, aldiz, erroldan sartzea eskatu beharko du helburuko udalerrian, eta horrek izapidetuko du erroldatik kentzea.

Horrek, oraingoz, nabarmen jaitsarazi du urtean erroldatu bide diren irteeren kopurua, nahiz eta irteera horiek erroldatu diren.

Eragin hori urteko estatistikan neutralizatzeko, udal-erroldetan erroldatutako irteera-kopurua igoarazi egiten da, sarreretan bildutako informazioan oinarrituz.

Kanpoko irteeren kasuan, EAEtik kanpo erroldatutako sarreretatik ateratzen da informazioa (INE-ren fitxategitik); barneko irteeren kasuan, berriz, EAEko udalerrietan erroldatutako sarreretatik ateratzen da (udalen eta foru-aldundien fitxategietatik)

Estatistika-argitalpenaren eta fitxategiaren edukia

Argitalpenak guztizko taula-kopuru dezente txikiagoa dauka, ohi zena baino txikiagoa.

Kopuru hori murriztu egin da, eta urtean zehar gure erkidegoan gertatzen diren bizileku-aldaketei buruzko ikuspuntu sintetiko bat emateko nahikoak jotzen direnetara.